IRUŅA/VELEIA. Hiria eta haren komunikabide sarea

Enklabe honen izatearen arrazoi nagusietako bat bere kokapena da, Penintsula iparraldeko lehorreko bide nagusiaren ondoan baitago, hots, "De Hispania in Aequitania ab Asturica Burdigalamen" (Astorga-Bordele) bidearen ondoan.


Ingurua dinamizatzen duen hirigunea.


Ikerketa arkeologikoak ezarri du, Araban, erromatar goi inperiokoak izan daitezkeen kultura materialeko hondarrak aurki daitezkeen lekuak ia ehun eta berrogeita hamar direla. Horietatik, 80 baino gehiago mota guztietako asentamenduak dira, eta guztien artean Veleia hiria nabarmentzen da.

Erromanizazio beranta iritsi zenean, nukleo horren nagusitasuna areagotu egin zen. Garai horretako 70 asentamendu baino gehiago ezagutzen dira eta garai horretan eraiki zen hiria inguratzen zuen harresia.

Erromatar garaian Euskal Herriko kontsumo eta birnabatze gune nagusia bere hinterlandean.


Bere kokalekuari eta entitateari esker, Veleiako hirira askotariko merkantziak iristen ziren, bai eskualdeko merkataritzatikoak bai distantzia luzekotik zetozenak. Produktu galkorretatik (olioa, ardoa, jaki gazituak, itsaskiak, eta abar) eraikuntza materialetara (Bizkaiko Ereņuko "marmol" nonahikotik Tarraconenseko, Afrikako iparraldeko edo Italiako beste marmol-harri batzuetara); era askotako baxera-motak (Errioxako tailerretako sigillata hispaniarra, Montans-eko eta Graufesenque-ko galiarra; Najerilla inguruko eta mesetako sigillata hispaniar beranta, afrikar eta galiar beranta; mota guztietako eskualdeko baxera arruntak eta baita Italiako eta Afrikako inportazioak ere; eskualdeko, Afrikako eta Germaniako beira). Horiekin batera, tresneria profesionala aurkitu da, hirian espezialistak bazirela agerian uzten duena, edota jantzien elementuak, erlazio kulturalen isla.


Faktore horiek guztiek egin dute IRUŅA/VELEIA III. Milurtea Proiektua Eusko Tren baltzu publikoaren (Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA) kultura arretaren hartzekoduna izatea. Onartu berri du Eusko Tren XXI Estrategia Plana, Euskal Autonomia Erkidegoko garraioko ibilbide berrien merkataritzako estrategia gisa; barne hartzen du Europako trenbideetako sare berriaren eraberritzea. Horrela, azpiegituretako inbertsioen ekimen osagarri gisa, eta kultur eremuan tradizio luzea izanda (Azpeitian Burdinbidearen Euskal Museoa), Eusko Trenek enklabe arkeologiko honen proiektua finantzatuko du hamar urtez.
lege oharraIRUŅA-VELEIA-copyright©2008Diseinu grafikoa: Spiral