Gure iritziz, komunikabideek jasotako Gorrotxategi irakaslearen ustezko adierazpenak, suposatzen dute izan ere, Iruña-Veleiako aurkikuntzen ikerketarako Batzordearen kideek eta parte garenok sinatutako isilpeko protokoloaren haustura.
Veleiako aurkikuntza epigrafikoek sortutako eztabaida zela eta, hasierako balorazioak egiaztatzeko egokitasuna planteatu zen. Irtenbiderik egokiena zirudien, zenbait adituen iritzia bildu eta era berean, zenbait azterketa eta kontraste ekintza aurrera eramatea, honela adostutako txosten baten eratzea errezteko, eta horretarako ikerketa Batzorde bat sortu zen. Ideia, Arabako Batzar Nagusietan azaldu zuen lan-talde honek. Arabako Foru Aldundiak berak, kasu honetan Euskera, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatuak ordezkatua, ekimen honen buru izan da, Batzorde bat eratuz, aipatutako Erakunde Foraleko ordezkari, Iruña-Veleiako taldea eta U.P.V-E.H.U.-ko zenbait irakasleek osatuta. Lanak abiarazteko oinarrizko puntu gisa eta hauek kanpoko interferentziarik gabe garatu ahal izateko, isilpeko protokolo bat sinatzea erabaki zen partaide guztien artean, baita bakoitzaren talde edo laguntzaileen artean. Erakunde Foralak, arloaren titularra bitarte, Batzordearen lanen eta emaitzen martxaren jakinarazpena gordetzen zuen. Honela izanik eta hasieran adierazi dugun moduan, konpromiso honen haustura gertatu da, eta honetan hitzarmena beraren garapena eta hitzarmena bete dugunon kide ezberdinen egoerari larriki eragin.
“Radio Vitoria” bezelako hedabideek zabaldutako Gorrotxategi irakaslearen ustezko adierazpenen ahots-tarteetan, irakaslea bera, kontzeptu kezkagarri batez mintzo da: “iruzur lotsagarri eta penagarria”. Ezin dugu ulertu zein erlazio izan dezakeen balorazio honek gai zientifikoekin, eta bai izate judizialekoekin. Gure ustez, gai larria da eta ez bakarrik gure profesionaltasuna, baizik eta are okerrago, gure zintzotasuna arriskuan egon daitekeelarik. Uste dugu, inplizitoki bide ematen dela erlazio sinple bat ezartzeko aurkikuntzen ikertzaile arduradunen eta ustezko “iruzurraren” artean, guztiz mingarria duda barik, kontuan edukita talde honek dituen gaitasunekin, kolaboratu eta kolaboratzen segitzen duela, bai zehazki Batzordearekin bai Erakunde Foralarekin eta Ondarearen ikerketa, sustapena eta balorean jartzen lan egiten duen edozein erakunderekin, dokumentazio erregistroan erkatu daitekeenez.
Iruña-Veleia III. Milurtea Proiektua.